Garapen Jasangarriaren inguruko Nazio Batuen Biltzarra
"Haurrak guk eraikiko dugun etorkizunean biziko dira"Khaled Mansour-ek idatzia, UNICEFeko Komunikazio Zuzendaria New York-en
Planetan 7.000 milioi pertsona bizi direnean, Rio de Janeiro-n nazioarteko erkidegoak bere buruari zera galdetu beharko lioke: zer esan nahi du garapen jasangarriak munduan bizi diren 2.200 milioi haurrentzako. Azken finean, nahi dugun eta eraikitzen ari garen etorkizuna, beraiena eta beraien seme-alabena izango da eta horrekin bizi beharko dute. Eta bidezkoagoa izan beharko luke.
Garapen jasangarriak, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren artean dauden elkarren arteko loturak existitzen direla aktiboki onartzea, ulertzea eta ekitearekinharremana du. Azken hamarkadetan haurren heriotzen eta pobreziaren murrizketan, haurren eskolatzean eta ur edangarria eskuragarri izateanlorturiko aurrerapenek ez dute aurrekaririk izan. Hala eta guztiz ere, hobekuntza hauek ez dute garapen ekitatiboa lortu denik esan nahi.
Adibidez, UNICEFek egin berri duen ikerketa baten adierazten
den bezala, aztertu diren 26 herrialdeetatik 18tan,biztanle aberatsenen %20aren eta pobreenen %20aren arteko
desberdintasunak ez dira murriztu, nahiz etahaurren heriotza-tasaren murrizketa garrantzitsuaeman den. Batezbesteko hauek desberdintasunaren historia ezkutatzen
dute.
UNICEFentzat ez da nahikoa soilik haurrek garapen
jasangarria sortzen duenaren muinean egon behar dutela
eztabaidatzeak. Liderrek aurre egin beharreko lan ikaragarria zera
da: garapenaren onurak hedatzea eta familia guztiengana
heltzea. Desberdintasun handiek jarraitu egiten dute edota
handitu egiten dira eta herrialde askotan, erkidego pobreenenak
desabantaila argian jartzen dira sistematikoki.
Garai honetan, garapenaren ikuspegia aldatzen
doa eta ez soilik mundu mailako krisi ekonomikoaren
ondorioz. Aldaketak nabariak izan ziren iaz Busan-en ospatu zen
laguntzaren eraginkortasunaren inguruko Foroan
eta agerikoagoak dira Rio de Janeiro-n ospatuko den Garapen
Jasangarriaren inguruko Nazio Batuen Biltzarra hurbiltzen doan
heinean.
Ikuspegi berri honen inguruan, Nazio Batuen Idazkari Nagusiakgarapen jasangarriaren helburuak zehazteko deia
luzatu du, egungo Milurteko Garapenerako Helburuak(MGH) oinarri gisa harturik eraiki behar direnak, eta "hazkunde
ekonomiko dinamiko baten, planetaren errespetuaren eta gizarte
ekitatearen oinarriak ezartzeko" eskaera ere egin du.
MGHaren ondorengo agendaren inguruko Rio-ko eztabaideknazioarteko erkidegoak garapenaren eta hazkundearen
inguruan duen pentsamoldea aldatu ahal izango
lukete.
Aldaketa honen beharra argia da, azken urteetan batera
gertatzen ari diren elikadura, finantza eta ekonomia arloko
krisiak hondamendi naturalekin bat egiten dutenean, maila
guztietako oreka eta segurtasun eza sortzen baitute.Osasuna eta hezkuntza bezalako sektore sozialetanbidezko inbertsioa egiteak, gizarte eta
politika mailako egonkortasuna sortzen du eta etorkizuneko
eraginei aurre egiteko ahalmena eraikitzen
du.
brasil eta indonesia-ko adibideak
Brasil eta Indonesia honen adibide argiak
dira. Herrialde hauek, mundu mailako atzerapenari
aurre egiteko gaitasun hobea izan dute beste herrialde
batzuekin alderatuz. Gainera Bangladesh-ek hondamendi naturalei
erantzun hobea ondoko arrazoiei esker eman da: ekonomia
dibertsifikatuagoa, pobrezia murrizteko dituen programak eta
urrutien zein hondamendiak pairatzeko guneetako kalteberenak diren
erkidegoei babesa emateko ahaleginak.
Beste alde batetik, haurrengan inbertitzearen
ondorioak erraz ikus daitezke. Neskatilak urte bat gehiago
eskolara joanez gero, beraien etorkizuneko soldatak %10 eta %20 igo
daitezke; gainera soldata horiek, emakumeek gizonek baino gehiago
familan inbertitzen dute berriro, aukera eta oparotasun ziklo berri
bat abian jarriz.
Munduko Bankuak, nutrizioan inbertitzeak herrialde batekoBPGaren %2 eta %3 bitarteko igoera,
gutxienez, ekar dezakeeta estimatzen du. Nutrizioak osasunarengan,
ongizatearengan eta garapenarengan duen eragina kontuan hartuz,UNICEF ahalegin horiek areagotzen ari da desnutrizioa
murrizteko asmoz, mundu zein nazio mailan.
Ekitatea pobreziaren gurpir zoroarekin bukatzeko
Garapen ekitatiboagoa eta jasangarriagoa egingarria
da, moralki egokia eta zentzuzkoa da, eta aldi berean
haurren eskubideak bermatzen ditu. Haurrengan modu
ekitatiboan inbertitzeak pobrezia belaunaldiz belaunaldi
transmititzearekin bukatzen du, gizarte egonkorragoak eta
hezkunde jasangarria lortzen laguntzen du.
Ikuspegi hau, baliabide urriak eragin handiena izan
dezaketen tokietara bideratuz hasten da: pobreziaren,
generoaren, kokapen geografikoaren zein edonolako oztopo
baztertzaileren ondorioz gabeziak pairatzen dituzten haurrei
bideratuz hain zuzen ere.
Azkenik, haurren eskubideen printzipio zuzentzailea praktikan
jar daiteke garapen jasangarria lortzeko sozialki
ekitatiboa den ikuspegi baten bitartez. Beste modu batera
esanda, etorkizuneko belaunaldientzat (gaurko haurrentzat) garapena
benetan jasangarria eta onuragarria izan dadin, ekitatiboa izan
behar du.