Haurren desnutrizioa eztabaidagai
“Egoera izugarria da munduko hainbat txokotan. Desnutrizioak pobreziarekin eta giza eskubiderik ezarekin du lotura. Ebatzi ezinezko arazo gisa hitz egiten da, eta hori ez da egia. Komunikabideek erantzukizun handia dute gai horretan”, hitz horiekin ireki du Rosa María Calaf-ek haurren desnutrizioari buruzko eztabaida. UNICEF Espainia-ren egoitzan ospatu da eztabaida hau.
Berarekin batera, komunikabide ezberdinetako zortzi kazetari emakumeek eztabaidatu dute garapen bidean dauden herrialdeetako ia200 milioi haurrei eragiten dien mehatxu honi buruz: Ana Pastor (Televisión Española),Angels Barceló (Cadena Ser), Lola Huete Machado (El País Semanal),Joana Socías (El Mundo), Ana Tagarro (XL Semanal), Leticia Iglesias(Telecinco), Mónica Carrillo (Antena 3) etaCristina Saavedra (LaSexta).
“Zailena gai hauek saltzea da, krisia eta Espainiako egoera ekonomikoagatik. Elkartasunari buruz hitz egiteari utzi eta elikadura-krisiari buruz hitz egin behar dela uste dut. Garrantzitsua da gosearen negozioari buruz hitz egitea”, adierazi zuen Ana Tagarro-k, Calaf-ek komunikabideen erantzukizunari buruzko adierazpenari erantzunez.
Larrialdia afrikako adarrean
Afrikako Adarrak pairatzen duen elikadura-krisi egoera eta eskualde horretan 13,3 milioi pertsoneieragiten dien larrialdi-egoera izan ziren eztabaidan tratatutako lehen gaiak. "Ez dago larrialdi izugarri hau eragin duen kausa bakarra. Guztiak izan du eragina. Eskualdeko gatazka armatua, elikagaien prezioen gorakada, lehortea, etab. Horrek guztiak eragiten du egungo larrialdi-egoerara iristea", adierazi zuenLeticia Iglesias-ek.
“Afrikako Adarreko krisia uneko gauza da, baina desnutrizio kronikoa ohikoa da. Desnutrizioa ohikoena da, Somalia-n ikusi dut, Kenya-n ikusi dut, Uganda-n, Ruanda-n”, nabarmendu zuen Joana Socías-ek, hainbat herrialde afrikarretan bizi izan zuen esperientzia gogoratuz.
Eta egia da, desnutrizio kronikoa akutua baino ezkutuago dago, baina ondorio larriak ditu horrek ere. Itzuliezinezko atzerapenak eragin ditzake garapenean eta hazkuntzan. Horrela gogoratzen zuen Angels Barceló-k: "Desnutrizioa gaixotasun ikusezina baldin bada, oso gaizki egin dugula esan nahi du, ez baikara izan gai gosetea gaixotasuna baino zerbait gehiago dela adierazteko, asko dagoela atzean: espekulazioa, elikadura-krisia, merkatua”.
Ildo horretatik, Mónica Carrillo-k, komunikabideen mea culpa adieraziz, honakoa esan zuen: “Afrika kontinente ikusezina da, ez du kontatzen, eta kontatzen duenean, seinale txarra da, larrialdi bat dagoen seinale. Eta, hala ere, albiste gisa agortzen da”. Ezkortasunaren eta komunikabideen paperaren kritikaren ondoren, baikortasuna itzularazi zuen Ana Pastor-ek: “Ni baikorra naiz. Iparra ez galtzeko esaten dizute, baina nik ez dut Hegoa galdu nahi, ez dut neutrala izan nahi. Ikusgai gaudenok,kazetaritza aktiboagoaren alde egin behar dugu borrokan. Nire ustez, eta egunero ikusten dut Twitterren,jendeak azterketak eskatzen dizkigu, Afrikan gertatzen ari dena Espainian gertatzen denarekin lotzeko ari dira eskatzen. Han krisiak zure zortzi seme-alabetatik bi galtzea esan nahi du”.
Bestalde, Cristina Saavedra-k (kazetaria izateaz gain, Global Humanitaria GKEaren Boli Kostako proiektu-arduraduna ere bada), gizarteak parte hartzeko eta arduradun izan behar duela gogorarazi zuen. “Nire ustez, arazoen konponbidea, Afrikako arazoena, gure esku dago".
Lola Huete-k zera erantsi zuen: “Elkartasunak ez du Afrikako arazoa konpontzen. Konponbidea politikoa da. Herritarrak ez badira mugitzen eta bidegabekeria ezagutzen badute, egiteko gutxi dago. Baina alde ona ere ikusi behar zaio eta Afrika asko hobetu da, gizarte zibila antolatzen ari da. Emakumeak indarra hartzen ari dira”.
UNICEFen kanpainak erreferentzia egiten dio ereemakumearen hezkuntzak eta gizartean duen kokapenak seme-alaben elikaduran dueneraginari eta nola emakumeek familiako baliabideak kontrolatzen dituzten eremuetan desnutrizio gutxiago dagoen.
Eztabaida Rosa María Calaf-en hausnarketa batekin amaitu zen, eta moderatzaile gisa, honela itxi zuen eztabaida: “Solidarioa izatea ez da une batean erantzutea, solidarioa izatea egunero elkartasunez bizitzea da. Mundu honetan beste hainbat mundu daudela eta guztiok mundu horietan gertatzen denaren arduradun garen ideia helaraztea garrantzitsua da ”.
Desnutrizioari buruzko Eztabaida esteka honetan ikus dezakezu.