Haurren desnutrizioaren aurkako kanpaina

UNICEF Espainiak Egun bat dohaintzan eman (www.dona1dia.com) kanpaina jarri du abian. Kanpainaren helburua, Estatuko jendartea haurren desnutrizioak eragiten dituen ondorio larrien inguruan kontzientziatzea da. Mundu osoan gaitz horren ondorioz urtean 2,5 milioi heriotza gertatzen dira. 

Desnutrizioa hainbat faktoreren ondorioa da: elikagai gutxi jatea, behar bezalako arreta ez jasotzea eta infekzio-gaixotasunen agertzeak. Baina, horiez gain, badaude zeharkako beste kausa batzuk ere, hala nola, pobrezia,desberdinkeria edo amen hezkuntza urria.  
 
Gaur egun, bost urtetik beherako ia 200 milioi haurrek pairatzen dute desnutrizio kronikoa munduan. Horren ondorioz, itzuliezinak diren atzerapen fisikoak eta adimenekoak paira ditzakete. Larritasun handiko arazoa da, haur asko baitira kaltetuak eta arazo honek ez baitu arreta askorik jasotzen.
 
Desnutrizioa akutuab ilakatzen denean, berehalako tratamendua eta larrialdiko arreta medikoa behar du. Desnutrizio mota horrek haurren % 13ari eragiten dio eta Afrikako Adarreko ehunka mila haurrek pairatzen dute.
 
Hala ere, La desnutrición infantil: causas, consecuencias y estrategias para su prevención y tratamiento deituriko UNICEFen txostenak dioen moduan, gaitz honekin amaitzea posible da. Bada funtsezko garai bat berau prebenitzeko: haurdunalditik hasi etahaurrak bi urte bete bitarteko 1.000 egunak
 
Haurren desnutrizioaren aurkako borroka lehentasunezko alorra da Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsaren (UNICEF) lanarentzat. Erakundeak hainbat jarduera eta esku-hartzeak egiten ditu, hainbat alorretan: prebentzioa (amagandiko edoskitzea), ingurune soziokulturalean aldaketak(higiene-ohiturak sustatzea, eskuak garbitzea esaterako) edodesnutrizio akutua tratatzea.
 
Pau Gasol, Ana Duato eta ehunka pertsona eta enpresak egin dute bat 
Missing fitxategia.
Pau Gasol eta Ana Duato UNICEF Espainiaren Enbaxadoreek lehen eskutik ezagutu dute desnutrizioaren arazoa, baita berau prebenitu eta tratatzeko lana ere, eta ekimen honekin bat egitea erabaki dute. Biak dira iragarkiaren protagonistak. Rodrigo Cortes-ek zuzendutako iragarkiakdesnutrizioaren aurkako borrokarekin bat egiteko deia luzatzen du.
 
Edonork egin dezake, arazo honi buruzko informazioa zabalduz edo desnutrizioaren aurkako lana babestuz:SMS bat bidal dezakezu DIAhitzarekin 28028 zenbakira. UNICEFi bideratuko zaion 1,2 euroko* ekarpen txiki horri esker,desnutrizio akutu larria duen haur bati egun bateko tratamendua finantza diezaiokezu (tratamendu osoak 4 eta 6 aste artean iraun dezake). 
 
Egun1dohaintzaneman kanpainak, gainera, Espainia osoko 50 komunikabidetik gora, 60 enpresatik gora, 20 kirol-erakunde, 1.000 zinema-areto eta gure gizarteko hainbat sektoretako hamarka erakunderen babesa du. Horiek guztiek hedatuko dute UNICEF Espainiaren ekimena, beren langile, bezero eta interes-taldeei zuzendutako jardueren bitartez.
 
* Gehienezko kostua 1,42 euro. Alvento-ren bitartez. bezezoen arretarako zenbakia: 902887786 edo alvento.es