ING DIRECT eta UNICEF Espainia

ING DIRECT eta UNICEF Espainia-k haurren aldeko akordioa berritu dute

ING DIRECT eta UNICEF Espainia-k maiatzaren 25ean haurren alde duten aliantza berritu dute. ING DIRECTek, UNICEFen hezkuntza programak bultzatzen jarraituko du, diru-bilketa kanpainen zein sentsibilizazio eta gizarte mobilizaziorako ekintzen bitartez.

Aliantza hau, ING Taldeak mundu osoan garatzen duenChances for Children programaren barruan kokatzen da. 2005. urtean ekimen hau abian jarri zenetik, mundu osoan arrisku egoeran edota lan esplotazioa pairatzen duten 690.000 haur eskolatzea lortu da. Erakunde bien helburu berria 2015. urterako milioi bat haurrek hezkuntza hobea izan dezatela lortzea da.

ospakizun ekimena

Akordio hau ospatzeko, ING Direct-en bulego nagusietan Market Place ekimena gauzatu da; bertan UNICEF Espainia-ko zenbait kidek ING Direct-eko langileei erakundearen lana azaldu diete.

Gune desberdinek, UNICEF Espainia-ren Historia eta bilakaera, Kirola, Lankidetza eta Larrialdiak, Sentsibilizazioa, UNICEFen denda eta Bazkideak erakartzea izan dute helburu.