Mauritania: elikadura eta errefuxiatuen krisi larria

Nanni Oueled Faghi eta bere hiru urteko Habibi ilobarentzat, Mali-n dagoen Léré-n duten beraien etxetik Mauritania-ko mugan dagoen Fassala hirira arteko bidaia luzea eta arriskutsua izan zen. Mauritania-ra heltzean, Habibi-k beherakoa eta desnutrizio larria zuen.

Mali-ko iparraldean ematen ari den gatazkak, bere familia ihes egitera behartu zuen, beste familia asko bezala.Ezegonkortasun egoera honek oraindik ereSahel-en gertatzen ari den elikadura krisi larria areagotzen du.

Krisiak, Mali eta Mauritania artean pertsonen bi noranzkoko lekualdatzeak sortu ditu, Malitarrak iparraldeko gatazkatik ihesi eta Mauritaniarrak Mali hegoaldera joanez, beraien abere ahulentzat landak aurkitzeko esperantzarekin.

 
Faghi-ren familia Mauritania-ra heldu zenean, Mali-ko errefuxiatuentzako aldi baterako kokaleku batera heldu ziren eta Habibi-k premiazko tratamenduajaso ahal izan zuen.
 
“Habibi hil egingo litzateke berehalako arreta egokia jaso izan ez balu”, adierazi zuen Ahmed Ould Sid’Ahmed Aida-k, UNICEFen Nutrizio arloko Adituak. “Habibi lehen aldiz ikusi genuenean, bere egoera benetan larria zen baina tratamenduari esker sendatzen hasi zen”.
 
Mauritania-ra heldu arteko bidai luzea
 
“Herria erasotu zutenean, beste familia askorekin batera ilutzean kamioi zahar batean joan ginen eta gau ikaragarria pasa genuen”, kontatzen du Faghi-k. “Hamabi ordu beranduago, Fassala-n geunden izena emateko zentro batean itxarotzen. Jadanik Habibi ahulduta zegoen, eztul handiarekin eta beherakoarekin”. 
 
Gobernuak, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (ACNUR), UNICEFek eta beste aliatu batzuek berehalako erantzuna eman zuten,ur, higiene eta nutrizio arloko zerbitzuak eskainiz. Habibi-ri elikadura terapeutikoa eman zioten eta bere aurrerapenak hurbiletik jarraitu zituzten. Bere amonari ere arreta eskaini zioten, anemia zuelako eta estresaren eraginak pairatzen zituelako.
 
Zenbait astetan, milaka errefuxiatuk muga zeharkatu dute eta horregatik M’bera-ko kanpamendua eraiki dute40.000 errefuxiatu inguru, Faghi eta Habibi barne, Fassala-tik M'bera-ra eraman dituzte. 
 
UNICEF ur, saneamendu eta higiene, osasun eta nutrizio arloetan erantzun orokor eta integrala gauzatzen ari da. Baina kanpamenduetatik Nouakchott hiriburura hornigaiak eramateak hiru egun irauten ditu eta basamortuan barrena 1.500 kilometro egitera behartzen du, sarri askotan errepiderik gabe.  
 
Mauritania-k krisi konplexu honi aurre egiteko baliabide mugatuak ditu. Errefuxiatuei eta lehortearen zein elikadura arloko segurtasun ezaren eragina pairatzen duten bertako erkidegoei laguntzen saiatzen ari da.  
 
Krisi bi, konponbide bakarra
 
UNICEF eta bere aliatuak bi larrialdi hauei erantzun koordinatu bakarra emateko lan egiten ari dira, batez ere egungo egoerak okerrera egin dezala sahiesteko. “Habibi UNICEFek gauzatzen duen lanaren eta gure eginbehar humanitarioaren pertsonifikazioa da. Mugiarazten gaituena, bizitzak salbatzea da”, dio UNICEFek Mauritania-n duen Ordezkariak, Lucia Elmi-k.