Uholdeen eragina pairatzen duten haurrak babestea Filipinetan
9 urteko Janella Delfino eta bere izeba Arlene Pakada, Washi ekaitz tropikalak Filipinetan sortu dituen uholdeen eragina pairatzen duten familietako batekoak dira. Biek uholdeen ondorioz senitartekoak galdu izana sufritu dute: Arlenek urte bat eta zazpi urteko semeak galdu ditu eta Janellak bere gurasoak.
“Egunero negarrez esnatzen da, ama bilatzen, zer gertatu den dakien arren”, kontatzen du Arlene-k. Janella hondamenditik bizirik atera zen aitonari esker, ekaitza heldu baino lehenago toki seguru batera eraman baitzuen, goian zegoen gune batera.
Arlene-k berriz, bere lagun eta auzkideei esker atera zen bizirik. Etxerantz zazpi lagunekin zihoan uholdeak hasi zirenean. Giza kate bat sortu zuten salbatu ahal izateko.
Orain biak aldi baterako harrera zentro batean bizi dira, San Lorenzo Ruiz elizan, Illigan-eko ebakuaturiko pertsonentzako zentroetako bat, uholdeen eraginak pairatzen dituzten beste haur eta emakume batzuekin batera.
haurrak larrialditik babestea
Hondamendi naturalek sortzen duten kaosaren erdian haur askok guraso eta senitartekoengandik banaturik bukatzen dute. Batzuei, Janella-ren kasuan adibidez, gurasoak hiltzen zaizkie eta horrek, gizarte zein hezkuntza arloko babes sistematik kanpora geratzeko arriskua ekartzen diete.
Sexu- eta genero-indarkeria ikaragarria izaten da larrialdien ondoren. Hori dela eta, UNICEFek haurrak eta emakumeak mehatxuetatik babesteko lan egiten du, hala nolaesplotaziotik babesteko, prebentzioan, babesean eta birgaitzean oinarritzen duelarik bere lana.
Gainera, UNICEFek familiak batera mantentzeko lana egiten du eta haurrak gurasoekin zein senitartekoekinbateratzea lehentasunezkoa da. Zentzu honetan, haurrei laguntza psikosoziala eskaintzen eta beraien birgaitzean laguntzeko jolas zein ikasketa jarduerak eskaintzen ere lan egiten du
Orain arte, Washi ekaitz tropikalak (bertan Sendong izenarekin ezagutu dena) 700.000 pertsona baino gehiagorengan izan du eragina. Haurrek, beraien osasunerako, hezkuntzarako, nutriziorako eta ongizaterako arrisku larriei egin behar diete aurre.
UNICEFen hasierako erantzunak, eragina pairatzen duten guneetaraur eta saneamendu kit-en bidalketa barneratzen zuen. Erakundeak, gaur egun haurren babeseanprestaturik dauden boluntario taldeak mobilizatzen ari da eragina pairatzen duten haurrei arreta eskaintzeko, batez ere estres larria dutenak. UNICEFek, ebakuazio zentroetan Haurren Lagun diren Guneak sortzeko behar diren dendak eta jolaserako materialak bidali ditu. Gune hauetan, haurrek jolastu eta ikas dezakete eta normaltasun zein segurtasun zentzua berreskuratzen has daitezke.