Zimbabwe: doako hezkuntza umezurtzentzat

Gaur egun, 1,4 milioi umezurtz daude Zimbabwen, zalantzazko etorkizunari eta egoera ekonomiko larriari aurre egin beharrean. UNICEF haur horiei kalitatezko hezkuntza bermatzeko lanean ari da. Oinarrizko Hezkuntzarako Laguntza Moduluaren bitartez, 514.000 umezurtz eta arriskuan dauden haurrek ikastetxera joan ahal izan dute.

 

“Nire ama zuhaitz artean ehortzi zuten”, esan zuen Esnat-ek, 8 urteko haurrak, bere amaren hilobia adierazten zuen bitartean, Zaka eskualdean, Zimbabwe hegoaldean. “Orduan, bizilagunek adoptatu ninduten, baina janaria eta etxebizitza besterik ezin omen didate eman eta ezin didate ikastetxeko matrikula ordaindu”.

hezkuntzan inbertitzea

Herrialde osoan, ikasleek UNICEFen laguntza ekonomikoa jasotzen dute ikastetxean matrikulatzeko, baita oinarrizko materialak eskuratzeko ere. Laguntza horren helburua da talde kalteberenen artean lehen hezkuntzara bertaratzea sustatzen laguntzea.

2010ean, UNICEFen laguntzari esker, 13 milioi testu-liburu inprimatu eta banatu ziren, ikasketa-planaren baldintzekin betetzeko. Chipezeze ikastetxean, Esnat-en ikastetxean, bera eta beste 447 ikasle izan ziren ekimen horren onuradun. Komunitate hori, maiz, lehorteak kaltetzen du eta, beraz, laguntza hori ezinbestekoa da heriotza-tasaren igoerari eta umezurtz kopuruaren igoerari aurre egiteko.

“Baikorrak izaten jarraitzen dugu etaZimbabwe-ko hezkuntza-sektoreari eragin dioten arazo gehienak laster iraganeko gauza izatera pasako direla uste dugu”, dio Peter Salama-k, Zimbabwe-ko UNICEFeko Ordezkariak.

Haurren Lagun diren Eskolak ekimena guztiz bat dator abian jarritako beste hainbat programekin,Zimbabwe-ko hezkuntza-sektoreak bere maila ona berreskuratu eta Milurteko Garapenerako Helburuaklortzeko bidea bermatzeko”, erantsi du.

Alemania, Australia, Danimarka, Ameriketako Estatu Batuak, Finlandia, Japonia, Norvegia, Zeelanda Berria, Herbehereak, Erresuma Batua eta Suediako Gobernuek eta Europar Batzordeak ere lagundu dute Zimbabwe-n hezkuntza-sektorea berritzen, azken hamarkadan nabarmen egin baitzuen behera.