Hobeto berreraiki

Tsunamiak sortutako hondamendi erraldoiak aurrekaririk gabeko premiazko erantzuna eskatu zuen eta munduak azkar eta eskuzabal erantzun zuen.Agiri honek, UNICEFek dena galdu zuten haurren belaunaldia birgaitzeko egindako guztia azaltzen du.

Indonesia, Sri Lanka, Maldivak, India, Thailandia, Myanmar, Somalia eta Malasiara pixkanaka itxaropena itzultzen ari dela deskribatzen du eta ezbeharra bizi izan zuten haurrei ematen die hitza.

Azken urte honetan, tsunamia pairatu duten hiru milioi eta erdi haur eta emakume ingururengana heldu da UNICEF.

Orokorrean, azken hilabete hauetan hiru jarduera nagusi garatu dira:

Lehenengo larrialdietarako berehalako laguntza emateko ahalegina egin zen; mundu guztitik ekarpenak, baliabideak, laguntza langileak eta ekipamenduak eskaini zituzten.Momentu hartan lehentasuna biziraupena zen.

Bigarren fasean, lekualdaturiko milaka familiei oinarrizko zerbitzuak ematea izan da jarduera nagusia.Horretarako ur banaketan, osasun ekipamenduetan, immunizazioan, hezkuntzan eta bakarrik geratu ziren haurrak zaintzeko ahalegin handia egin behar izan dugu.

Azkenik, jarduerako hirugarren fasea ez da hain ikusgarria baina bai funtsezkoa:berreraikuntza planifikatzeko eta adosteko prozesua. Hain ahalegin handia egitea oso garrantzitsua da, pertsonei beraien etorkizunaren jabe izateko ahalmena ematen dielako.

.