UNICEF Euskal Herriko Batzordearen proposamenak hauteskunde autonomikoetarako

Para que los niños, niñas y adolescentes sean los protagonistas de las políticas públicas. 

UNICEF Euskal Herriko Batzordearen proposamenak hauteskunde autonomikoetarako

Haurrak eta nerabeak politika publikoetako protagonistak izan daitezen.

UNICEF Euskal Herriko Batzordearen proposamenak hauteskunde autonomikoetarako

 

Apirilaren 21ean, Euskadin ospatuko diren hauteskunde autonomikoei begira, UNICEF Euskal Herriko Batzordeak politikaren erdigunean jarri nahi ditu haurrak eta nerabeak, eta hainbat neurri identifikatu ditu euren eskubideak babestu eta sustatzeko.

Hartara, honako proposamen hauek egiten ditu, hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoen programetan haurtzaroa eta nerabezaroa protagonista egiteko asmorekin. Izan ere, haurrek eta nerabeek botoa ematen ez duten arren, eskubide osoko subjektuak dira eta EAEko biztanleriaren % 16,13a suposatzen dute.

Hauteskundeak une egokia dira atzera begiratzeko eta alor honetan lortutako lorpenak baloratzeko, baina, bereziki, oraindik betetzeko geratu diren erronka eta konpromisoei erreparatzeko balio dute, hala nola 2018ko Familien eta Haurren aldeko Euskal Itunean eta Haurren eta Nerabeen otsailaren 15eko 2/2024 Legean jasotakoak.

Gero eta lotura handiagoa dago haurtzaroa eta pobreziaren edo desberdintasunaren artean (diru-sarreretan, bizi-baldintza materialetan, osasunean, etxebizitzan edo hezkuntzan), eta gero eta agerikoagoa da haien aurka erabiltzen den indarkeria gure mugen barruan eta kanpoan. Hori dela eta, azken urteotan, haurrek presentzia handiagoa izan dute agenda publikoan eta politikoan. Hala ere, haurren eta nerabeen ongizatea neurtzen duten adierazleen arabera, hori ez da nahikoa.

Oraindik beharrezkoa da lan egitea haurrek eta nerabeek autonomia-erkidegoko agenda politikoan merezi duten lehentasuna izan dezaten. Haurrak kontuan hartzeak epe ertain edo luzeko ikuspegia erakusten du EAEn; izan ere, haurtzaroan inbertitzea biztanle guztiei onurak ekartzen dizkien aukera errentagarria da eta garapen ekonomikoa eta soziala sustatzen ditu, produktibitatea, hazkunde ekonomikoa eta gizarte-kohesioaren mailak handitzean. Halaber, Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda bezalako ekimen globalekin bat egiten du.

Eta hori guztia, haurren eta nerabeen benetako partaidetza ardatz gisa hartuta. Haurrek eskubidea dute informazioa jasotzeko, beldurrak eta zalantzak adierazteko, eta eragiten dieten gaiei buruzko erabakietan parte hartzeko. Funtsezkoa da haurrek eta nerabeek parte hartzeko benetako guneak eta mekanismoak sustatzea, ez bakarrik eskubideen titular gisa, baita gizartea eta politika eraldatzeko funtsezko eragile moduan.

Ildo honetan, 5 ardatz estrategikorekin lotutako 10 proposamen aurkeztu ditugu, haur eta nerabe talde batekin egindako kontsulta baten ondoren sortutakoak:

  • Haurren eta nerabeen zaintza eta babesa munduan
  • Haurren babesa Euskadin
  • Haurren pobrezia
  • Osasun mentala
  • Haurren eskubideak eremu digitalean

Hauteskunde proposamenak

 

Contenidos relacionados

“Haurtzaroa eta Nerabezaroa hizpide”

“Haurtzaroa eta Nerabezaroa hizpide” euskal hauteskunde autonomikoen harira

NICEF Euskal Herriko Batzordeak, sektoreko beste lau entitateekin batera, euskal alderdi politikoak batu ditu haur eta …

Súmate al juego

#MugituZureFitxa

#MueveTuFicha. Vota por los que no votan. Vota por la infancia