Klima-aldaketa, mehatxu garrantzitsua haurrentzat
Hegoafrika-ko Durban hirian ospatuko da aurten Klima Aldaketari buruzko NBEren XVII. Konferentzia (COP17), abenduaren 9ra arte. Goi-mailako bilkura horretan mundu osoko haurrentzat mehatxu garrantzitsua den arazo honi buruz hitz egingo da.
UNICEFek ordezkariak izango ditu Durban-en, eta beren helburua
izango da bertan eztabaidatzen diren negoziazio eta konponbideetanhaurrei garrantzia ematea. Horrez gain,klima-aldaketari erantzuna emateko gazteenen
ahotsa entzutea bermatu nahi da.
Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsak pobreenei eta
kalteberenei lehentasuna eman nahi die,emakumeei eta haurrei bereziki,
askotan haiek baitira muturreko
meteorologia-fenomenoen etaingurumen-hondamendien pisua pairatzen dutenak,
nahiz eta klima-aldaketaren erantzule zuzenak ez
badira ere.
bizirauteko erronka
Klima-aldaketaren eraginak hainbat erronkaproposatzen ditu: bizitzeko eskubide,bizirautea eta haurren garapenaridagozkionak. Horien artean hazten ari denadesnutrizioa da, nekazaritzaren
errendimendu-mailaren aldaketak eta ur-horniketaren murrizketa
eragindakoa.
Izan ere, Afrikako Adarrak uda honetatik
pairatzen duen elikadura-larrialdiaren kausa,lehorte eta euriteen urteko
sasoiak espazioan eta intentsitatez haztea da. Afrikako Adarrean
bost urtetik beherako 320.000 haurrek desnutrizio larria pairatzen
dute.
Egoera horren ondorioz, haurrekinfekzio-gaixotasunak harrapatzeko arrisku
handiagoa dute (kolera,dengea edo malaria, esaterako).
Haurren immunologia-sistema guztiz garaturik ez egoteak,
gaixotasunak harrapatzeko arrisku handiagoa sortzen du eta horien
ondorioz sortzen diren arazoei aurre egiteko arazoak izan
ditzakete.
Klima-aldaketaren beste zeharkako faktoreak dira haurrenhezkuntza etetea eta familiengandik
banandu edo familiak lekualdatzea.
Mongolia-n, esaterako, haurren herenak hiruzpalau ordu behar ditu
egunean ur bila joateko eta, beraz, asko ez dira ikastetxera
joaten.
mgh-etan atzera
Klima-aldaketaren ondorioek orain arte
lortutako Milurteko Garapenerako Helburuak (MGH)
zapuzt ditzakete. Formula magikorik ez badago ere,hondamendien aurrean arriskua murriztea kalteberak
diren biztanleen defentsarako berebiziko ildoa da, arriskuaren
eraginpean dauden eremuetan bereziki.
Bestalde, haurrak hezkuntza eta informazioa jaso eta
inplikatuta daudenean, prestatuago daudeberen buruak babesteko eta, gainera, informazio
hori beren komunitateko beste kideekin parteka dezakete.