Quiz Trivial
Trivial: bakea eta indarkeria eza
Gatazken ebazpenari eta indarkeria ezaren kulturari buruzko galderak erantzun.
Lanbide Heziketa eta Batxillergoko ikasleei zuzendutako jolasa.
Trivial galdera-erantzun joko honetan, berdintasunean oinarritutako bidezko gizarte baten alde egingo dugu, eta bakearen eta indarkeria ezaren kulturan oinarritutako gizarte bat sortzea eragozten duten aurreiritzi eta jarrera diskriminatzaileak hauteman eta deuseztatzearen aldeko lana garatuko dugu. Gatazkak ebaztearen eta prozesu horretan guztiok dugun gizarte-erantzukizunaren aldeko apustua da, norbanakoen eta gizarteen arteko elkarrekikotasuna azaltzeko ahalegina eginez, demokraziak eta herritarren parte-hartzeak bakea babestu eta bultzatzeko duen eginkizuna erakusteaz batera.
Zerikusia duten haurren eskubideak:
- Indarkeriaren aurrean babesteko eskubidea.
- Babeserako eskubidea gerra eta gatazketan.
- Bizi, biziraun eta garatzeko eskubidea.
- Hezkuntza eskubidea.
- Jolaserako eskubidea.
- Familia batera mantentzeko eskubidea.
- Osasuna, ura, elikagaiak eta ingurumenaz gozatzeko eskubidea.
Nola jolasten da?
Trivial tradizionalaren bertsio sinplifikatua da. Kasu honetan, ez dago taularik, eta bakearekin eta indarkeria ezarekin lotutako galdera-txanda bat baino ez da egiten, hainbat kategoriatan banatuta: ikuskizunak, geografia, historia, zientziak, kirola, eta artea eta literatura
Partida kooperatibo bat jokatzen da, eta eskola-talde osoak parte hartzen du quiza ebazten. Hainbat talde ere egin daitezke, batzuek besteen aurka lehiatzeko. Edo, baliabide nahikoa izanez gero (gailu ugari), talde ezberdinak egin daitezke lehiaketa indibiduala egiteko. Lehiaketa egitea erabakitzen denean, quiza arerioek baino lehenago ebaztea da helburua.
Jokoaren amaieran eztabaida bat ireki daiteke talde handian galdera-erantzunetan agertu diren edukien inguruan hitz egiteko:
- Edukiak ezagunak ziren ikasleentzat?
- Hausnarketarik eragin diete?
- Adibide hauetan oinarrituta, nola lortu dezakegu bakearen hezkuntza hobeago bat?
Informazio gehigarriko orrietarako esteketan gaiari buruzko ezagutzak zein eztabaida sakontzeko edukiak lor ditzakegu.
Hitz gakoak:
Bizikidetza, bakea, artea, zinema, kultura, kirola, gerra, indarkeriarik eza, bakezaletasuna.
Nori zuzenduta: Zerbitzu soziokulturaletako eta komunitaterako prestakuntza-zikloak, Batxilergoa.
Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua
Edukiak eta ekoizpena: Eduxarxa, SCCL
Beste hizkuntzatan eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL
Genially-n eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL
Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago
MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.
Haurrak gara!
Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera
Datorren azaroaren 20an, Haurren Munduko Egunean, hausnarketa bat proposatu nahi dugu haurtzaroaren eta nerabezaroaren esanahiari buruz, zerk kezkatzen gaituena, zer gehien baloratzen duguna, ikasgeletatik zer aldarrikatu nahi duguna... Bat egingo duzu?