Gatazken prebentzioari buruzko letra-zopa
Letra zopa
Gatazkekin eta gatazken ebazpenarekin lotutako hitzak aurki itzazu honako letra zopa honetan.
Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jolasa.
Gatazkak detektatzen, onartzen eta indarkeriarik gabe kudeatzen ikasteko, oso garrantzitsua da gatazkak identifikatzeko eta deskribatzeko gai izatea. Horretan, hitzek funtsezko zeregina dute. Gatazkei buruz eta horiek prebenitu eta konpontzeari buruz hitz egiteko behar den hiztegia eskuratzea funtsezkoa da haur guztiek eskubidea duten bake-giroa sortzeko. Premisa horretan oinarrituta, bi letra zopa landuko ditugu:
- Lehenengoan, ikasgelan bake giroa hautsi dezaketen gauzei edo egoerei erreferentzia egiten dieten hitzak aurkituko ditugu.
- Bigarrenean, aldiz, egoera horiek «desaktibatzeko» aukera emango diguten beste hitz batzuk aurkituko ditugu.
Hala, bada, irakaslearen laguntzarekin, jolasaren amaieran, ikastaldeak hitz bikoteak osatu ahal izango ditu, gatazkak hautemateari, onartzeari eta indarkeriarik gabeko modu batean konpontzeari buruzko eztabaida txiki bat sortzeko balioko dutenak, bizitzeko giro baketsua lortzeko etengabeko lan gisa.
Hezkuntza etapari buruzko orientazioa
Jolas hau Lehen Hezkuntzako hasierako zikloko ikasleentzat gomendatzen da. Gainera, erabilgarria izan daiteke irakurketa-idazketa praktikatzeko errefortzu jardueratzat..
Zerikusia duten haurren eskubideak:
- Indarkeriatik babesteko eskubidea.
- Parte-hartzeko eta adierazpen askatasunerako eskubidea.
Nola jolasten da?
Jolas honen funtzionamendua letra zopa tradizionalen funtzionamenduan oinarritzen da:
- Letra zoparen ondoan, aurkitu behar diren hitzak eskaintzen dira.
- Bi letra zopa daude. Lehenengoan, gatazka bat planteatzen duten hitzak bilatzen dira: arazoa, indarkeria, oihu egitea, borrokatzea, haserretzea. Bigarrenean, gatazka konpontzen laguntzen duten hitzak: konponbidea, bakea, entzutea, errespetatzea, hitz egitea.
- Gomendatzen da irakasleak jolasa proiekta dezala arbela digitalean, eta ikasleei proposa diezaiela bi letra zopak denen artean egitea, lehiakortasunik gabe, jolas kooperatiboa bezala.
Jolastu ondoren
Letra zopak amaitu ondoren, ikasleei galdetuko zaie zein bikote osatuko duten eta zergatik. Proposatzen diren hasierako bikoteak honako hauek dira, nahiz eta, ondo arrazoituta, beste batzuk ere ager daitezkeen:
- arazoa/konponbidea,
- indarkeria/bakea,
- oihukatu/entzun,
- borrokatu/errespetatu,
- eztabaidatu/hitz egin.
Ikasleen inplikazioaren arabera, bigarren letra zoparako eta bikoteetako kide izateko zer beste hitz aukeratuko lituzketen galde dakieke.
Hitz gakoak:
Bizikidetza, bakea, indarkeriarik eza, gatazkak konpontzea, bakerako hezkuntza.
Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntza
Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua,
Edukiak eta eskoizpena: Eduxarxa, SCCL
Beste hizkuntzatan eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL
Genially-n eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL
Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago
MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.
Haurrak gara!
Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera
Datorren azaroaren 20an, Haurren Munduko Egunean, hausnarketa bat proposatu nahi dugu haurtzaroaren eta nerabezaroaren esanahiari buruz, zerk kezkatzen gaituena, zer gehien baloratzen duguna, ikasgeletatik zer aldarrikatu nahi duguna... Bat egingo duzu?