Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Enigma: aurkitu pertsonaia

  • Pertsonaia misteriotsua nor den asma ezazu, ahalik eta pista gutxien erabilita.

  • Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jolasa.

 

 

Joko honetan, eguneroko indarkeria egoerak bizi dituzten fikziozko pertsonaiak aurkitu behar dira. Pertsonaia horiek euren ezaugarriengatik (jatorria, itxura fisikoa, generoa, sexu identitatea, ideiak, sinesmenak...) bizi dituzte indarkeria egoerak telesailetan edo filmetan.

Asmoa da ikasleek norberaren emozioak eta ezaugarri indibidualak (baina baita gainerakoenak ere) onartzea, estereotipoak eta aurreiritziak lantzea, gure berdinen inklusioa eta bazterketa (diskriminazioa) lantzea, gatazken aurrean emandako indarkeriazko erantzunak detektatzea, gatazkak modu baketsuan kudeatzea...

 

Hezkuntza etapari buruzko orientazioa

 

Joko hau DBHko lehen ziklorako proposatzen dugu, baina beste hezkuntza etapa batzuetan ere egin daiteke.

 

Zerikusia duten haurren eskubideak:

 

  • Indarkeriatik babesteko eskubidea.
  • Parte hartzeko eta adierazpen askatasunerako eskubidea.
  • Familiarako eskubidea.
  • Hezkuntzarako eskubidea.
  • Jolasteko eskubidea.
  • Identitate bat izateko eskubidea.
 

Nola jolasten da?

Jokoak bost pantaila ditu; pantaila horiek pistak eskaintzen dituzte, gazteentzako telesail edo film bateko fikziozko pertsonaia misteriotsu bati buruzkoak. Pertsonaia horiek rol garrantzitsua dute agertzen diren fikzioan; baina jendeak zalantzan jartzen ditu, baztertzen ditu edo eraso egiten die, arrazoiren batengatik (generoa, sexu orientazioa, jatorria, gizarte maila, itxura fisikoa, ezaugarri pertsonalak, eta abar).

Lau edo bost laguneko taldeak eratuko ditugu. Zozketa bidez, zein talde hasiko den zehaztuko dugu; eta erlojuaren orratzen noranzkoari jarraituz pasatuko dugu txanda. Kontua da pertsonaia misteriotsua zein den asmatzea, ahalik eta pista gutxien erabiliz. Sei pista daude: bakarra erabilita asmatzen duenak puntuaziorik handiena lortuko du: sei puntu! Erabilitako pista bakoitzeko, puntu bat galtzen da. Irakasleak talde bakoitzaren puntuak idatziko ditu (adibidez, arbel analogikoan), eta amaieran batuketak egingo ditu.

Puntuen laburpen taula:

Pertsonaia asmatzen baduzu...
1 pistarekin = 6 puntu
2 pistarekin = 5 puntu
3 pistarekin = 4 puntu
4 pistarekin = 3 puntu
5 pistarekin = 2 puntu
6 pistarekin = 1 puntu

Eta pista guztiak erabilita pertsonaia asmatzen ez bada, txanda hurrengo ekipoari pasatuko zaio. Hurrengo talde horrek asmatzen badu, dagozkion puntuak bilduko ditu; eta, ondoren, hurrengo pantailara igaro ahal izango da.
Taldeak jokatzeari uzten dio, erantzuna huts egiten duenean (izen oker bat esan duelako); pisten amaierara pertsonaia zein den jakin gabe iristen denean; edo talde horrek berak hasitako pantaila bateko pertsonaia asmatzen duenean.

Pertsonaia zein den adierazi gabe ea asmatu den ala ez jakiterik ez dagoenez, irakasleak jakin beharko du pertsonaia nor den jokoa hasi aurretik, taldeei erantzunean huts egin duten edo ez esateko.


Puntu gehien lortzen dituen taldeak irabazten du.
Ikasgelan dauden baliabideen arabera, jarduera beste modu batera ere plantea daiteke. Ikastaldea hainbat taldetan banatuko da, eta bakoitzak gailu bat erabiliko du. Lehiazko joko bat egin beharrean, talde bakoitzari proposa diezaiokegu pertsonaia misteriotsua zein den asmatzeko, lehendabizi pista guztiak irakurrita. Azkenean, pertsonaia nor den adierazten duen testuan, esteka bat eskaintzen da. Esteka horretan, pertsonaiari eta pertsonaia agertzen den fikzioari buruzko informazio gehiago eskuratu daiteke, telesailaren edo filmaren trailer batekin; horrela, filma ikusi ez bada, haren argumentua jakin ahalko dute.


Jolasaren ondoren

 

Jokoaren azken helburua da fikziozko pertsonaiek beren izaera indibidualagatik bizi dituzten indarkeria egoerei (hitzezko indarkeria, indarkeria fisikoa, tratuzkoa...) buruzko solasaldi edo eztabaida txiki bat hastea.

Eztabaida animatzen laguntzeko galdera batzuk:

  • Ikusi dituzuen zein kasu iruditzen zaizkizue indarkeria-kasuak eta zeintzuk ez? Zergatik?
  • Ikusi dituzuen pertsonaien zein egoera iruditu zaizue deigarriena? Zergatik?
  • Zuen ustez, zergatik bizi du pertsonaia horrek egoera hori?
  • Zer esango zeniokete pertsonaia horri, aukera izango bazenute? Eta telesaileko edo filmeko gainerako pertsonaiei?
  • Fikziozko pertsonaia horietakoren batek edo haren istorioak gogoratzen al dizue ezagutzen duen kasuren bat? Zertan du antza?
  • Nola jokatzen dute fikzioko gainontzeko pertsonaiek haren kasuaren aurrean? Zerbait ikasi duzue kasu honen aurrean?
  • Fikzioa ikusi ondoren, modu berdinean jokatuko zenukete?

Hitz gakoak:

Diskriminazioa, tolerantzia, inklusioa, indarkeriarik eza, bakezaletasuna.

Nori zuzenduta: Bigarren Hezkuntzako ikasketak

Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua.

Edukia eta ekoizpena: Eduxarxa, SCCL

Beste hizkuntzatan ere eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL

Genially-n eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL

 

Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago

Beldurrezko escape room bat

Beldurrezko escape room bat

Para salir de la casa del terror, María solo necesita encontrar algunos objetos clave que le hagan recordar quién es y …

Rol jokoa

Rol jokoa

En este juego se plantean dos situaciones con un posible conflicto en el que cada personaje muestra una actitud y una o…

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Juego para aprender que las fórmulas de cortesía son una forma respetuosa de relacionarse con quienes nos rodean, promo…

Ireki ezazu ate zuzena!

Ireki ezazu ate zuzena!

¿Cómo educar en actitudes que fomenten el respeto y la no violencia?

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Resolved este quiz en el que se plantean seis preguntas ligadas a algunos hechos violentos de la actualidad y con las q…

Letra zopa

Gatazken prebentzioari buruzko letra-zopa

Resolved las preguntas relacionadas con la resolución de conflictos y la cultura de la no violencia de este juego.

Bakearen etxea

Bakearen etxea

Juego para Educación Infantil que nos ayuda a identificar entornos de paz cotidianos

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzara-jokoa Lehen Hezkuntzarako, bakeari eta indarkeriarik ezari buruz hausnartzeko aukera ematen duena.

Quiz Trivial

Quiz Trivial

Resolved las preguntas relacionadas con la resolución de conflictos y la cultura de la no violencia de este juego.

 

MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.

 

U50 logo MDSA2030 NGEU 0
 

Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera
Haurrak gara!

Datorren azaroaren 20an, Haurren Munduko Egunean, hausnarketa bat proposatu nahi dugu haurtzaroaren eta nerabezaroaren esanahiari buruz, zerk kezkatzen gaituena, zer gehien baloratzen duguna, ikasgeletatik zer aldarrikatu nahi duguna... Bat egingo duzu?

Informazio gehiago