Beldurrezko escape room bat
Mariari lagundu izuaren etxetik irteten
Izuaren etxetik irteteko, Mariak haren eskubideak zeintzuk diren gogoraraziko dioten objektu batzuk topatu behar ditu. Lagunduko diozu?
Hezitzaileen hezkuntzarako escape room motako jolasa.
scape room honen xedea da norbait iluntasuna ezaugarri duen espazio edo egoera batetik urruntzea. Horretarako, bere buruarekiko eta bere oinarrizko eskubideekiko arreta berreskuratzen lagunduko diogu; ideia zabalekin konektatzeko aukera ematen diguten objektuen bidez sinbolizatuta daude eskubide horiek.
Escape room eremuko ibilbidea eta zenbait proba gainditzea (proba horiek, hipotetikoki, funtzio katartikoa duten objektu horiek berreskuratzeko aukera ematen dute), izatez, geure burua aldarrikatzeko eta bakean eta lasaitasunez bizitzeko gure eskubideak aldarrikatzeko beharrari buruzko eztabaida hasteko modu bat dira.
Hezkuntza etapari buruzko orientazioa
Joko hau kultura zerbitzuetako eta komunitaterako zerbitzuetako heziketa graduetarako proposatzen dugu; baina, nahi izanez gero, beste hezkuntza etapa batzuetan ere egin daiteke..
Zerikusia duten haurren eskubideak:
- Indarkeriatik babesteko eskubidea.
- Parte hartzeko eta adierazpen askatasunerako eskubidea.
- Familiarako eskubidea.
- Hezkuntzarako eskubidea
- Identitate bat izateko eskubidea.
Nola jolasten da?
Jolasterakoan eta jolastu aurretik:
Planteatzen da pantaila bakoitzean agertzen diren gaien inguruan eztabaida bat hastea. Gai horiek bizitza errealaren metaforatzat har daitezke, eta interpretazio asko egiteko bidea ematen dute.
Eztabaida hori galdera bakoitza egitean egin daiteke, eskainitako soluzio bakoitza baloratuz, eta pentsatuz ea zer esan nahi ote duen planteatzen denak edo zer lotura izan dezakeen ikasleen eguneroko arazoekin. Eztabaida-solasaldia jokoaren amaieran ere egin daiteke, pantailetan agertutako galderetan adierazitako ideien errepaso orokorragoa egiteko.
Nolanahi ere, ondorengo galdera hauek lagungarri izan daitezke eztabaida pizteko:
- Bilatzen dituen objektuetatik eta haien sinbologiatik abiatuta, imajina ezazue zergatik dagoen Maria izuaren etxe batean itxita. (Adibidez: nortasuna bilatzea, bizi helburuak bilatzea, bakean eta harmonian bizitzea...)..
- Zer da zuentzat izuaren etxe bat?
- Zuen ustez, zer sinboliza dezake Mariak bilatzen eta aurkitzen dituen objektuetako bakoitzak? Giltza; musika notak dituen koadernoa; lupa; argazkiak dituen maletatxoa (adibidez: giltza = gatazken bat konpontzeko gakoa bilatzen du; musika eta lupa = bizitzaren xehetasunei arreta jarri behar die, bere soinu banda sortu behar du...; argazkiak dituen maletatxoa = bere irudia definitzen saiatzen da).
Galderetan formulatzen diren gaietan oinarritu gaitezke, bizitza errealarekin zenbait paralelismo sortu eta gai sakonagoei buruz hitz egiteko metafora gisa. Adibidez:
- Ateak itxi eta irekitzen dituzten giltzak, giltza zuzenaren bilaketa, betiko itxita dagoen giltzarrapo baten pisua.
- Bizitza baten soinu banda (eszena bakoitzean dauden musika eta soinuak, baina baita une bakoitzerako sortzen duguna).
- Bilaketaren eta xehetasun txikienei erreparatzearen zentzua, lanbide batzuetan lupa bezalako objektu baten bidez egiten den bezala, itxuraz hutsalenak diren baina, hala ere, zientzia irauli dezaketen gauzei arreta jartzea ahalbidetzen duena.
- Oroitzapenak, gure iraganarekiko lotura, gure arbasoak, geure irudia (proiektatzen duguna eta berez dena), besteena... Eta horretarako erabiltzen ditugun bitartekoak (lehen eta orain), adibidez argazkiak.
- Zer adieraz Dezakete objektu eta sinbolo horiek guztiek gure biografian?
- Nola laguntzen du ikusi dugun guztiak geure buruarekin eta ingurukoekin bake giroa sortzen edo hausten?
Hitz gakoak:
Hezkuntza sozioafektiboa, emozioak ikasgelan, bake mentala, gatazkak konpontzea, bakea, indarkeriarik eza.
Nori zuzenduta: Kultura zerbitzuetako eta komunitaterako zerbitzuetako heziketa graduetako ikasleei zuzenduta.
Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua
Edukiak eta ekoizpena: Eduxarxa, SCCL
Beste hizkuntzatan ere eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL
Genially-n eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL
Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago
MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.
Haurrak gara!
Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera
Datorren azaroaren 20an, Haurren Munduko Egunean, hausnarketa bat proposatu nahi dugu haurtzaroaren eta nerabezaroaren esanahiari buruz, zerk kezkatzen gaituena, zer gehien baloratzen duguna, ikasgeletatik zer aldarrikatu nahi duguna... Bat egingo duzu?