Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaurkotasunari buruzko galdera lehiaketa

  • Gaur egun gertatutako indarkeria kasu ezberdinei lotutako sei galderak ebatzi eta horiei buruz hausnartu beharko duzue erantzunik egokiena topatzeko.

  • Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jolasa.

 

 

Gaur egungo indarkeria detektatzea da jolas honen helburu nagusia (indarkeriaren kulturaren kontzeptua nabarmenduz, oso onartuta baitago). Mundu osoan sortzen diren albisteetatik abiatuko gara, eta hedabideek nola tratatzen edo zabaltzen dituzten ere ikusiko dugu. Hemen, informazioaren eta iritziaren arteko desberdintasunaren ideia sartzen da.

Konpondu beharreko gaiak planteatzeko, ikasleen zentzu kritikoa erabiltzen saiatuko gara, munduaren begirada aldatuz (aurreiritzi gutxiagorekin, enpatia gehiagorekin...) gatazkak kudeatzeko edo konpontzeko dauden moduak bistaratuta.

Galderek aipatzen duten informazioari lotutako estekak eskaintzen dira; planteatutako kasuari buruzko ezagutzak zabaltzen lagun dezakete.

 

Hezkuntza etapari buruzko orientazioa

 

Batxilergorako proposatzen dugu joko hau; baina, nahi izanez gero, beste hezkuntza etapa batzuetan ere egin daiteke.

 

Zerikusia duten haurren eskubideak

 

  • Indarkeriatik babesteko eskubidea.
  • Berdintasunerako eta diskriminaziorik eza jasotzeko eskubidea.
  • Informazio egokia, erabilgarria eta egiazkoa eskuratzeko eskubidea.
  • Adierazoen askatasunerako eskubidea.


Nola jolasten da?

 

Galdera lehiaketa tradizional honek gaurkotasunari lotutako sei galdera edo baieztapen planteatzen ditu. Hiru erantzun posible ematen dira, eta horietatik bakarra da guztiz egiazkoa.

Aukera daiteke jolas kooperatiboa egitea; alegia, ikastaldea osatzen duten ikasle guztien artean planteatutako galderen erantzunak aurkitzea. Bestela, elkarren artean lehiatuko diren taldeak osa daitezke, galderak lehendabizi nork asmatzen dituen ikusteko. Azken kasu horretan, jokoaren amaieran gehien asmatu duen taldeak irabaziko du.

 

Jolasaren ondoren

 

Asmoa da galdera edo baieztapen bakoitzak mahai gainean jartzen dituen gaiei buruzko eztabaida sortzea.

Hona hemen, adibide gisa, eztabaidan nabarmendu daitezkeen ideia eta kontzeptu batzuk:

  • Zerk pizten du arreta gehien, planteatutako kasuetan?
  • Gizarteak beti izan al du ikuspegi kritikoa azaltzen diren kasuen aurrean?
  • Nola uste duzue aldatu direla gauzak?
  • Planteatzen diren kasuetan, non amaitzen da informazioa eta non hasten da iritzia?
  • Zer informazio behar da iritzia eman ahal izateko?
  • Non lor daiteke informazio hori?
  • Planteatutako gatazkek elementu positiborik ekarri al dute? Zein? Zergatik?
  • Gogoan al duzue prentsak, sare sozialek eta beste hedabideek nola tratatu zuten azaldutako kasuetako bakoitza?

Erantzunak adibide zehatzekin lagundu daitezke. Gainera, jarduerarekin jarraitu nahi izanez gero, gai bakoitzari buruzko informazioa bila daiteke, taldeka edo banaka.


Hitz gakoak:

Bakea, indarkeriarik eza, bizikidetza, errespetua, desberdintasunak, tolerantzia, diskriminazioa, albisteak, fake news, komunikabideak, sare sozialak.

Nori zuzenduta: DBH eta Batxillergoa.

Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua.

Edukiak eta ekoizpena: Eduxarxa, SCCL

Beste hizkuntzetan eskuragarri: CAT | EUS | GAL | VAL

Genially-n eskuragarri: CAT | EUS | GAL | VAL

 

Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago

Beldurrezko escape room bat

Beldurrezko escape room bat

Para salir de la casa del terror, María solo necesita encontrar algunos objetos clave que le hagan recordar quién es y …

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Adivina quién es el personaje misterioso usando el menor número de pistas posible. Juego para Ed. Secundaria

Rol jokoa

Rol jokoa

En este juego se plantean dos situaciones con un posible conflicto en el que cada personaje muestra una actitud y una o…

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Juego para aprender que las fórmulas de cortesía son una forma respetuosa de relacionarse con quienes nos rodean, promo…

Ireki ezazu ate zuzena!

Ireki ezazu ate zuzena!

¿Cómo educar en actitudes que fomenten el respeto y la no violencia?

Letra zopa

Gatazken prebentzioari buruzko letra-zopa

Resolved las preguntas relacionadas con la resolución de conflictos y la cultura de la no violencia de este juego.

Bakearen etxea

Bakearen etxea

Juego para Educación Infantil que nos ayuda a identificar entornos de paz cotidianos

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzara-jokoa Lehen Hezkuntzarako, bakeari eta indarkeriarik ezari buruz hausnartzeko aukera ematen duena.

Quiz Trivial

Quiz Trivial

Resolved las preguntas relacionadas con la resolución de conflictos y la cultura de la no violencia de este juego.

 

MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.

 

U50 logo MDSA2030 NGEU 0
 

Haurrak gara!

Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera

Datorren azaroaren 20an, Haurren Munduko Egunean, hausnarketa bat proposatu nahi dugu haurtzaroaren eta nerabezaroaren esanahiari buruz, zerk kezkatzen gaituena, zer gehien baloratzen duguna, ikasgeletatik zer aldarrikatu nahi duguna... Bat egingo duzu?

Informazio gehiago

Hacemos paz
Hacemos paz
Hacemos paz