Martin Smithen txostenaren bila
Martin Smithen txostenaren bila
Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Breakout edo hezkuntza-jolasa.
Martin Smith ingurumenaren eta herri natiboen eskubideen aldeko aktibista gazteak laguntza behar du lapurtu dioten txostena errekuperatzeko.
Pertsona edo kolektibo baten eskubideak babesteko enigma bat ebatziko da, gatazkak indarkeriarik gabe ebaztearen garrantzia azpimarratuz. Horrela, besteak beste, gizarte-erantzukizuna nabarmenduko da, aurreiritziekin eta estereotipoekin modu kritikoan jokatuz. Premia jakin bati erreparatzen zaio, hain justu, besteen gatazkak edo pertsonalki eragiten ez diguten gatazkak ebazteko estrategia eraginkorrak aplikatzeko premiari, bakean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko ahalegina eginez, eta indarkeriaren kultura aldatuz, hori baita gaur egun nagusitzen dena.
Mota honetako proposamenek faktore anitzeko gatazkak prestatu eta eragile askoren ekintzekin irtenbide bat eraikitzeko aukera ematen digute.
Zerikusia duten haurren eskubideak:
- Indarkeriaren aurrean babesteko eskubidea.
- Parte-hartzeko eta adierazoen askatasunerako eskubidea.
- Osasunaz, uraz, elikagaiez eta ingurumenaz gozatzeko eskubidea.
- Informaziorako eskubidea.
- Elkartzeko eta biltzeko askatasunerako eskubidea.
Nola jolasten da?
Breakout bat proposatzen da; hau da, amaierara iristeko zenbait enigma ebazteko jolasa.
Kasu honetan, gatazkak eta gizarte-bidegabekeriak sorrarazten dituzten gizakion ekintza batzuek ingurumenean duten eragina erakusten duen txosten bat berreskuratzea da helburua. Ekologisten aurkako talde batek, beren interesei so, eta Amazonasen ingurumena eta justizia soziala zaintzearen alde lanean dabiltzan aktibistek jasotako informazioa ez argitaratzeko asmoarekin, txosten hori lapurtu eta ezkutatu egin du.
Txosten hori berreskuratu ahal izateko, herrialde natiboen giza- eta ingurumen- eskubideen aldeko aktibista gazte batek gidatuta, ikasleek bakeari eta indarkeria ezari buruzko galderak ondo erantzun beharko dituzte. Kasu honetan, galdera horiek ingurumenarekin daude lotuta.
Ikasgelan dagoen ikasle kopuruaren arabera, elkarrekin jolas daiteke, jolas kooperatibo modura, jolaseko misio bakoitzeko enigmak elkarrekin ebatziz. Halaber, gela hainbat taldetan bana daiteke. Horrela, talde bakoitzak bere aurkariek baino lehenago ebatzi beharko dute planteatzen den misterioa. Kasu honetan, misterio gehien ebazten dituen taldeak irabaziko du; misterio guztiak ongi ebatzi dituen talde bat baino gehiago egonez gero, lehendabizi amaitu duenak irabaziko du.
Jolasaren ondoren, jolasean zehar agertutako galdera eta erantzunei buruzko eztabaida egin daiteke.
Eztabaidan zehar nabarmendu daitezkeen zenbait ideia eta kontzeptu:
- Ingurumenarekin lotuta, bakeari eta indarkeria ezari buruz hitz egin dezakegu. Zergatik?
- Zergatik izan daitezke ingurumenaren aurkako erasoak herritarren aurkako erosoak? Giza- eta ingurumen- justiziaz ari gara?
- Zer pertsonengan du eragin gehien ingurumen-indarkeriak? Zergatik?
- Zer ekintza orokor edo jarrera indibidual izan daitezke lagungarri ingurumen-bakea eraikitzeko? Nola?
- Ingurumen-bakea mantentzeko (edo beste ikuspegi batekin) gazteek gidatutako zein proiektu ezagutzen dituzue? Ikertu batzuk:
- Yero Sarr, klima-aldaketaren aurkako aktibista senegaldarra;
- Autumn Peltier, herri natiboen ur eskubidearen aldeko Wiikwemkoong lehen nazioko (Kanada) aktibista;
- Malala Yousafzai, neskatoen hezkuntzaren aldeko aktibista pakistandarra;
- Vibha Venkatesha, Estatu Batuetako migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen aldeko aktibista amerikarra;
- Sonita Alizadeh, behartutako eskontzaren aurkako aktibista afganistandarra, etab.
Hitz gakoak: Bizikidetza, zaintza, bakea, ingurumena, indigenismoa, tolerantzia, kultura-aniztasuna
Nori zuzenduta: Bigarren hezkuntza
Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua.
Edukiak eta ekoizpena: Eduxarxa, SCCL
Beste hizkuntzatan eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL
Genially-n ere eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL
Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago
MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.
Haurrak gara!
Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera
Datorren azaroaren 20an, Haurren Munduko Egunean, hausnarketa bat proposatu nahi dugu haurtzaroaren eta nerabezaroaren esanahiari buruz, zerk kezkatzen gaituena, zer gehien baloratzen duguna, ikasgeletatik zer aldarrikatu nahi duguna... Bat egingo duzu?